LEGE OHARRA

Honako honen webguneari buruzko lege ohar eta informazioak: DIVIDADO TOOLS, SL . Helbidea: C/Villanueva, 2 Esc 2, 3ªB, Madrid. IFK: B-99211443. Tel.: 948 81 11 50. Faxa: 948 81 27 76 (trazabilidad@depontigo. com).

Erabiltzaileak, webgune honetara sartuz gero edo berori erabiliz gero, erabiltzaile izaera onartuko du automatikoki, eta sartzearekin edo erabiltzearekin batera, lege honetan jasotako baldintza eta xedapen guztiak onartuko ditu.

Titularraren datu garrantzitsuak

Hauxe da webgune honen titularra den merkataritza konpainia: DIVIDADO TOOLS, SL . Helbidea: C/Villanueva, 2 Esc 2, 3ªB, Madrid. IFK: B-99211443. Tel.: 948 81 11 50. Faxa: 948 81 27 76 (trazabilidad@depontigo. com).

Erabiltzeko baldintzak

Webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek honako lege ohar honetan eta une bakoitzean indarrean dagoen ordenamendu juridikoan jasotako zehaztapen eta baldintza guztiak errespetatu beharko dituzte, bai eta ordena publikoa, morala eta ohitura onak ere.

Erabat debekatuta dago webguneko edukiak helburu legez kontrako, desegoki, ez-juridiko eta ez-moralekin erabiltzea.

Erabiltzaileek webgune honetako edukiak ikusi edo inprimatu ahal izango dituzte, baldin eta informatzeko helburu garbiarekin egiten badute, eduki horiek inola ere aldatzeko helbururik gabe.

DIVIDADO TOOLS, SL enpresak webgunean argitaratutako edukiak aldatzeko, osatzeko, gehitzeko edo ezabatzeko eskubidea izango du legez, noiznahi, eta aldez aurretik inori jakinarazi behar izan gabe.   Era berean, DIVIDADO TOOLS, SL enpresak eduki horietarako sarbidea muga lezake, baldin eta arrazoi teknikoak direla tarteko gomendagarria bada, edo enpresak berak komenigarritzat jotzen badu.

Erabiltzaileek ezingo dute inola ere webgune honetara sartu edo webgunea bera erabili honako hauetarako: kalteak eragiteko edo webgunea erabat edo partzialki erabilezin uzteko; bertako edukiak, diseinu grafikoa edo iturburu kodea aldatzeko edo ezabatzeko; DIVIDADO TOOLS, SL enpresaren ekipoak kaltetu edo aldatzeko; ez eta ekipo horietan egon litezkeen programak, artxiboak eta fitxategiak kaltetu edo aldatzeko ere; edo elementu horiek erabiltzen dituzten hirugarrenei kalteak eragiteko.

Webgunean ageri diren posta elektronikoko helbideak ezingo dira erabili, utzi edo bildu, DIVIDADO TOOLS, SL enpresak eskatu gabeko publizitate informazioak igortzeko.

Jabetza intelektuala

DIVIDADO TOOLS, SL enpresa da lehendik dauden jabetza intelektualeko eskubide guztien edo webgune honen edukiekin lotuta sor litezkeen eskubide berri guztien titularra.

Erabiltzaileak webgunean sartze hutsak ez du esan nahi haiek daukatenik jabetza intelektualarekin lotutako eskubideetako ezein.

Erabiltzaileek ezingo dute, inola ere, webgunean argitaratutako edukiak merkataritza helburuekin erabili, erreproduzitu, banatu, zabaldu, publikoki jakinarazi, kopiatu edo eraldatu, ez eta horien egiletasuna beren gain hartu ere, erabat edo partzialki.   Erabiltzaileak edukiak erabiltzen dituen orotan, argi utzi behar du DIVIDADO TOOLS, SL enpresa dela eduki horien egilea.

Datuak babesteko politika

 Erantzulea  DIVIDADO TOOLS, SL
 Helburua  Zure informazio eskaerari erantzutea.
 Legitimazioa  Interesdunaren baimena.
 Hartzaileak  Ez zaizkie datuak hirugarrenei utziko, legezko betebeharra denean salbu, edo helburua lortzeko uztea beharrezkoa denean salbu.
 Eskubideak  Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea izango duzu, bai eta bestelako eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian zehaztu bezalaxe.
 Informazio gehigarria  Hemen kontsulta dezakegu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta xehatua.
DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

 Adingabeak

Datuak babesteko araudian xedatutakoarekin bat etorrita, DIVIDADO TOOLS, SL enpresak ezinbesteko baldintzatzat jotzen du webgune honetara sartzeko 16 urte baino gehiago izatea.   16 urte baino gutxiago badituzu, eta webgune honetara sartu bazara, ez duzu inprimaki hau igorri behar.

Informazio honen egiazkotasunaren erantzukizuna zeurea izango da.   DIVIDADO TOOLS, SL ohartzen bada baldintza hori betetzen ez dela, igorritako informazio eskaera aintzat ez hartzeko ahalmena izango du.   Sekula ez dira eskuratuko adingabearen eskutik familiako gainerako kideen lanbide egoerari, egoera ekonomikoari edo intimitateari buruzko datuak, beste horien baimenik gabe.

 Nor da zure datuen erabileraren erantzulea?

DIVIDADO TOOLS, SL . Helbidea: C/Villanueva, 2 Esc 2, 3ªB, Madrid. IFK: B-99211443. Tel.: 948 81 11 50. Faxa: 948 81 27 76 (trazabilidad@depontigo. com).

 Zer helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Inprimaki honetan ematen dizkiguzun datuak edo posta elektroniko bidez bidaltzen dizkiguzunak proposatutako informazio eskaerari erantzuteko erabiliko ditugu.
Datu pertsonaletan egindako zeinahi aldaketaren berri eman beharko dio datuen titularrak enpresari, une oro ziurtatuz emandako datuen egiazkotasuna eta zehaztasuna.

 Zenbat denboran edukiko ditugu zure datuak?

Zure datuak gordeko ditugu, harik eta horiek erabiltzeko baimena atzera botatzen duzun arte. Hala izanez gero, aplikagarria den lege araudiak eskatutako epean besterik ez ditugu gordeko.

Zure datuei legezko erabilera zintzoa, gardena, egokia, dagokiona, mugatua, zehatza eta eguneratua emango diegu.   Horregatik, datuak zehatzak ez direnean, inolako luzapenik gabe horiek ezabatzeko edo zuzentzeko arrazoizko neurriak hartzeko konpromisoa hartzen dugu.

 Zein da zure datuen erabilerarako daukagun legitimazioa?

Zure datuen erabilerarako oinarri juridikoa, hain zuzen, datuak babesteko politika hau onartzean zeuk espresuki emandako baimena da, datuak biltzeko inprimakian aldez aurretik markatuta ez dagoen laukitxoa onartuta emandakoa, edo, bestela, mezu elektroniko bat geuri bidalita eman diguzuna.

Hirugarrenen datuak emanez gero, datuen titularrek horretarako baimena eman dizutela adierazi beharko duzu, edo, bestela, euren lege ordezkaria izan beharko duzu. Nolanahi ere, erantzukizun orotatik salbu geratu da DIVIDADO TOOLS, SL .

 Zer-nolako datuak erabiltzen ditugu?

Identifikazio datuak dira, hain justu, erabiltzen ditugunak; alegia, izena, helbide elektronikoa, harremanetarako telefono zenbakia eta IP helbidea.
Ez dugu erabiltzen datu pertsonalen kategoria berezirik.

Nori emango zaizkio jakitera zure datuak?

Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, non eta ez den legeak behartuta edo ez den beharrezkoa tratamenduaren helburua betetzeko.

Azken horri dagokionez, gure jarduera garatzeko behar-beharrezkoak diren zerbitzuen kasuan, DIVIDADO TOOLS, SL -k hainbat zerbitzu emailerekin partekatzen ditu datuak; izan ere, hornitzaile horiekin sinatuak ditugu datuak tratatzeko kontratuak, betiere datuak babesteko indarreko araudian ezarritakoarekin bat.

Hirugarrenek eskainitako utilitate guztiak behar-beharrezkoak dira gure zerbitzuak gauzatzeko, eta web orri honetan babesten ditugun eskubideak betetzeko eginbeharra kontuan hartuta hautatuak izan dira haiek guztiak.

Jarraian adierazitako enpresek, tratamendu eragile diren aldetik, beren funtzioak betetzeko beharrezkoa den informazio pertsonal guztia izango dute eskura, baina ezin izango dute erabili beste xede batzuetarako.   Gainera, Pribatutasun Politika honen eta datuen babesaren arloan aplikagarria den legediaren arabera tratatu beharko dute aipatu informazio pertsonala.

  • Email marketing:   The Rocket Science Group LLC (Mailchimp):   Buletin elektronikoak edo newsletter-ak kudeatzen dituena Mailchimp® da.   Mailchimp-ek plataforma honetako zerbitzuak posta elektronikoz marketin kanpainak egiteko, harpidetzak kudeatzeko eta buletinak bidaltzeko erabiltzen dituenean, jakin ezazu Europar Batasunetik kanpo daudela kokatuta bere zerbitzariak, AEBetan hain zuzen, eta EU-US Privacy Shield akordioari atxikita dagoela; aipatu akordioa Datuak Babesteko Europako Lantaldeak onartuta dago, eta hari buruzko informazioa aquí helbidean daukazu.   Helbide hau du:   Mail Chimp. 675 Ponce de Leon Ave NE, Suite 5000 Atlanta, GA 30308.
  • Google Analytics:   Google Inc.-k eskainitako zerbitzu analitikoa. Konpainia horren bulego nagusia AEBetan (Delaware) dago: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043 (“Google”).   Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu, hau da, zure ordenagailuan kokatutako testu fitxategiak, erabiltzaileek webgunea zer eratan erabiltzen duten aztertzen laguntzen digutenak.   Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure cookiei buruzko politika.

 Zer eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Erabiltzaile orok du DIVIDADO TOOLS, SL berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari ote den jakiteko eskubidea.

Interesdunek beren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dute, bai eta datu okerrak zuzen daitezen eskatzeko, edo, hala badagokio, datuak ezaba daitezen eskatzeko eskubidea ere; beste arrazoi batzuen artean, datu horiek jadanik ez badira beharrezkoak biltzeko izan ziren xedeetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen erabilera mugatzeko eskatu ahal izango dute interesdunek eta, kasu horretan, erreklamazioak egin edo haien alde egiteko soilik gordeko ditugu aipatu datuak.

Egoera jakin batzuetan eta euren egoera partikularrari lotutako arrazoiengatik, euren datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango dute interesdunek.   DIVIDADO TOOLS, SL -k datuak tratatzeari utziko dio, pisu handiko legezko arrazoiak daudenean edo egon litezkeen erreklamazioak gauzatzeko edo haien alde egiteko beharrezkoa denean izan ezik.

Datu horiek eskuratu, zuzendu, tratamendua mugatu, ezabatu, zure baimena atzera bota, aurka egin eta eramateko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, eskaera idatzia bidali beharko duzu delegadodeprotecciondedatos@dmaasesores.es helbide elektronikora, mezuan adieraziz nor zaren eta gaian honako hau jarrita: DATUAK BABESTEKO ESKUBIDEAK BALIATZEA.

Uste baduzu zure eskaera ez dela behar bezala artatu, jakinarazten dizugu datu pertsonalen babesaren inguruko erreklamazioak Datuak Babesteko Espainiako Agentziara igor ditzakezula, entitate horrek www.agpd.es web orrian xede horretarako dituen inprimakiak betez.

 Merkataritza-komunikazioak bide elektronikoetatik

DIVIDADO TOOLS, SL -k jakinarazten dizu 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa betetzen duela eta ez duela SPAMik erabiltzen; horregatik, zure helbide elektronikoa edo telefono mugikorra merkataritza xedeekin tratatzeko baimena eskatuko dizugu une bakoitzean.

 Pribatutasun politikaren eguneraketa

DIVIDADO TOOLS, SL -k beretzat gordetzen du bere zerbitzuen pribatutasun politika edo erabilera baldintzak aldatzeko eskubidea, hain zuzen ere, indarreko legedira egokitzeko edo bestelako arrazoiak tarteka. Hori dela eta, webgune honetako erabiltzaileari gomendatzen zaio orrialde hau maiztasunez aztertzeko; izan ere, erabiltzaileak web orria erabiltzen badu, unean-unean indarrean dauden pribatutasun politika eta erabilera baldintzak onartzen dituela esan nahi du.   Bildutako datuak konfidentzialtasun eta pribatutasun osoz gordeko direla ziurtatzen dugu eta, hori dela eta, hainbat segurtasun neurri hartuko ditugu, datuak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo erabil ez daitezen, eta, modu horretan, haien osotasuna, eskuragarritasuna eta segurtasuna bermatzeko.   Nolanahi ere, Hotel Restaurante Maher-ek ez ditu bere gain hartuko datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen gertakariak, betiere honen ondoriozkoak direnean:   sistemei eraso dietelako edo haietara baimenik gabe sartu direlako, halako moldez non ezinezkoa izan den gertakari horiek detektatzea edo saihestea, nahiz eta gaur egungo teknologiak gure esku jartzen dituen neurriak hartu diren.

 Web analitika

Web orri honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc.-k eskainitako web orrien analisi zerbitzua. Konpainia horren bulego nagusia AEBetan (Delaware) dago: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043 (“Google”).

Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu, hau da, zure ordenagailuan kokatutako testu fitxategiak, erabiltzaileek web orria zer eratan erabiltzen duten aztertzen laguntzen diotenak webguneari.   Cookieak webgunearen erabileraz ematen duen informazioa (IP helbidea barne) zuzenean transmititu eta gordeko da Googleren Estatu Batuetako zerbitzarietan.   Googlek informazio hori erabiliko du, webgunearen erabileraren arrastoari jarraitzeko, webguneko jarduerari buruzko txostenak bilduz eta webguneko jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emanez.

Googlek hirugarrenen esku utzi ahal izango du informazio hori, legeriak hala eskatzen dionean, edo hirugarren horiek Googleren kontura prozesatzen dutenean informazioa.   Googlek ez du bere IP helbidea bere esku dagoen beste ezein daturekin lotuko.

Datuak edo informazioa tratatzeari uko egin diezaiokezu, cookieak erabiltzeari uko eginez zure nabigatzailean edo  descargando esta herramienta helbidean konfigurazio egokia aukeratuta.   Hala ere, jakin ezazu hori eginez gero balitekeela webgune honen funtzionaltasun osoa baliatu ahal ez izatea.   Webgune hau erabiltzean, onartu egiten duzu Googlek zure informazioa goian adierazitako moduan eta helburuetarako erabiltzea.

 Legedia eta forua

Webgune honek Espainiako ordenamendu juridikoari jarraitzen dio xede guztietarako, eta bere erabileratik etor daitezkeen gatazkak ebazteko eskumena Iruñeko Epaitegi eta Auzitegiek (Nafarroa) dute.

 Harremanetarako

Edozer gauza behar duzula ere, DIVIDADO TOOLS, SL -rekin harremanetan jar zaitezke 948 81 11 50 telefono zenbakia edo 948 81 27 76 fax zenbakia erabiliz, edo zure eskaria trazabilidad@depontigo.com helbide elektronikora bidaliz.

DIVIDADO TOOLS, SL