mahercatering

#PURO_SHOW_#PURO_COOKING

Mahercatering estatuko catering proposamen berritzaileenetako bat da. 30 urtetik gorako esperientzia du, eta ibilbide horretan hainbat sari jaso ditu, besteak beste: “Hamarkadako 10 plater onenetako bat” (Madrid Fusión), Marqués de Desío saria (Gastronomiaren Espainiako Akademia), Turismoko Berrikuntza Saria (Nafarroako Gobernua) edo berriki eskuratutako Vogue Catering Selección.

Urteotan eskainitako ekitaldien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu: Espainia ordezkatzea Aichiko (Tokio) Expo Unibertsalean, San Frantziskoko Culinary Institute of America erakundean edo New Yorkeko International Culinary Center zentroan. Gainera, Espainiako pabiloiaren sukaldaritzaren arduradunak izan gara Zaragozako 2008ko Uraren Expoan eta Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan eginiko Champions League-eko ekitaldiko afarian. Bestalde, hainbat hotel eta jatetxe kudeatzen eta zuzentzen ditugu.

Mahercatering-ek edozein ekitaldi esperientzia gastronomiko eta bisual bakar eta ahaztezin bihurtzen du, edozein lekutara edo ekitaldiaren berezitasunetara egokitzeko gaitasuna eta moldakortasuna baititu.

Gauza batzuk ezin dira kontatu. Bizi eta esperimentatu egiten dira, eta gero, partekatzen ahalegintzen zarenean konturatzen zara hitzak falta zaizkizula sentsazioak deskribatzeko.

Horixe da gure erronka kudeatzen ditugun ekitaldi guztietan, zerbitzatzen ditugun plater guztietan eta gozatzen dituzun catering guztietan: kontatu ahal izateko hitzak faltatzea; izan ere, bizitzako une batzuk bizi egiten dira, edo betirako galdu.

Eta horrelakoxea da MAHERCATERING, agian jada existitzen zirela ez zenekien sentsazioak eta oroitzapenak eragiten dituen esperientzia gastronomiko bat sentitzeko proposamena…